Eskalatuz Garatu Pedagogia Berango

Gure pedagogiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Kontatuko dizugu.

Zer da Eskalatuz Garatu?

“Eskalatuz Garatu” Sputnik Climbing-en dugun haur eta gazte eskola da (4 eta 18 urte bitarteko umeekin lan egiten dugu). Proiektu hau, eskalatzen ikasteko eta gure balioak transmititzeko tresna giza erabiliko dugu: konfiantza, talde lana, baikortasuna, adiskidetasuna…

Zein da gure metodologia?

Talde bakoitzaren garapen faseei erantzun egokia ematearren, klaseak adinaren arabera antolatzen ditugu. Gure ratioa (1:8) arreta indibiduala ziurtatzen du. Erabiltzen dugun metodologia, aktiboa da. Zuzeneko esperimentazioari esker, berezko ezagutzak barneratuko dituzte.

Jarduera guztiak jolas moduan antolatuta daude. Jolasak haurtzaroaren oinarria direnez, haien bitartez, ikasi eta guztizko garapena lortzea bilatzen da.

Gure pedagogia ludikoa, lasaia eta malgua da, beraz, beharrei, motibazioei eta interes pertsonalei egokitzen da.

Zer dago kuotaren barne?

Astero, egun eta ordu berean, zuzendutako klase bat egiten dugu. Horretaz aparte, edozein eguneko sarrera kuotaren barne dago ere.

16 urte baino gutxiagoko umeek, instalaziora sartzeko, heldu batekin joan behar dira (heldu horrek, sarrera ordaindu beharko du, edo zentroko bonuren bat eduki)

16 urte baino gehiago dituztenek, haiek bakarrik instalaziora sartu daitezke , baina, heldu bat zentroan egon behar da (adibidez Kantinan), haietaz arduratzeko.

Eskola egutegia

Berangoko instalazioetan, Euskadiko eskolen egutegia jarraitzen dugu. Beraz, ikastola ez dagoen egunetan, ez da eskalada eskolarik egongo. 

Jai egunei dagokienez, nazioko eta autonomia erkidegoko jai egunak izango dira. (lekuko jai egunetan eskola egongo da).

Berangoko Eskalatuz Garatu-eko ordutegiak

Kontsultatu plazak hurrengo emailean berango@sputnikclimbing.com 

Abrir chat
¿Necesitas ayuda?
SputnikClimbing