Zure lehenengo eguna da Sputnik Climbing-en?
Zelako poza zu hemen ikustea!
Edonork eskala dezake?
Noski baietz!
Eskalada ezagutu nahi duzu? Ba hori da behar duzun guztia. Ez du axola heldua nahiz txikia zaren, kirolaria edo ez. Kontaiguzu zergatik zauden hemen eta ondo pasatzen irakatsiko dizugu, zure beharretara eta nahietara moldatutako plan batekin.
Aholku batzuk zure lehen egunerako
ESKALATZEN HASI NAHI DUT!
Rokodromo batean zure lehenengo aldia bada eta eskalada ezagutu nahi baduzu hurrengo jarduerak proposatzen dizugu:
RHaur-erronkak
etos
Modu dibertigarri bat 4 eta 12 urteen arteko umeek lehenengo pausuak eman dezaten. Ordu bateko jarduera eta talde txikietan antolatutako jokuak.
Eskalada ezagutu
familian
Talde bat osatu zure familiarekin eta etorri eskalada ezagutzera. Ordu eta erdi instalazioen gune bakoitza zelan disfrutatu dezakezuen ezagutzen.
Ezagutu
eskalada
Zer da eskalada? Zer sentitzen da lurretik 5 metroetara? Benetan hau niretzat dela? Eskalada ezagutu erantzun guztiak emango dizkizu.
Zure kabuz
etorri eguneko sarrerarekin
Rokodromoan sartu sarrera batekin. Instalazio osora sartu ahal izango zara egun oso batez. Eta ez arduratu: gure taldea lagunduko dizu lehenengo pausuekin.
SPUTNIK-en MUNDU GUZTIA ESKALATU DEZAKE!
Hori da gure goiburua: “mundu guztia eskalatu dezake”, eta egunero gogoan dugu. Biak eta blokeak zailtasun eta estilo guztietara egokituta daude eta inork esango dizu zer egin edo zer ez egin. Galde iezaguzu eta gure taldeak lagunduko dizu behar duzunean.
Etorri zaitez zure kabuz eskalatzera
Erraza da!
Erregistroarekin hasten gara. Hemen bertan egin dezakezu, baina denborarik galdu nahi ez baduzu online egin dezakezu baita ere. Gero, zure mugikorrarekin, kuotak, sarrera, materialaren alokairua etab. gestionatu ditzakezu.
Denbora irabazi nahi duzu eta ilararik ez egin? Hemen azalpena:
Online erregistratu eta zure datuak osatu ilarak ez egiteko eta dena azkarrago egiteko.
Behin erregistroa eginda, egin dezakezun hurrengoa helduen sarrera erostea da.
Zure mugikorrarekin materiala alokatu dezakezu baita ere: katu-oinak, eta biak eskalatu nahi badituzu, arnesa.
*Zure oinetakoen neurria 26tik gorakoa bada, katu-oinak behar dituzu.
Eta horren ostean...
Gure instalazioak
Zer aurkituko duzu Sputnik-en?
Boulder aretoa
Bulderrari zuzendutako 1.500 metro karratuko jolas-parke bat 180 eskalada blokeekin maila guztientzat eta estilo guztientzat (zirkuko pausoak, oreka-pausuekin, indarreko blokeak…). Sektoreak astero aldatzen dira beti erronka berriak aurkitu ditzazun. Mugimenduren bat egiten ez baduzu, QR kodea kontsultatu, ikusi zelan egiten den blokea eta nahi baduzu filmatu eta zure metodoa partekatu! (saria dago hilabetero).
Bien gunea
Hastapenerako 11 bia-motz dauzkagu, guztiak autoaseguruekin ekipatuak. 7 metroko IV gradutik zazpigarren gradurako rutak aurkituko dituzu, ia egunero aldatzen dira (sei astetan berrizten dira horma guztiak).
Familia gunea
Haurren gunean txikiek libre eta segurtasunez eskalatzen dute, txikientzat eta familientzat egokitutako gunea baita. Hemen XXS tamainako blokeak aurkituko dituzue.
Gure Kantina
Sputnik-eko Kantina komunitatea elkartzeko gunea da, elkarrekin denbora pasatzeko eskalatu baino lehen edo gerorako gunea. Janari osasuntsua, garagardo hotza eta partekatutako esperientziak mahai inguruan. Beti daukazu ospatzeko zerbait! Haurrentzako boulder gune txiki bat dauka baita ere.

Aholkuak zure lehenengo egunerako
Zer jantzi behar dut?
Jantzi-teknikorik ez duzu behar, etorri nahi duzun bezala, baina beti kontuan hartu luzapenak egingo dituzula, salto egingo duzu, pilo bat jolastu… beraz, sahiatu mugimenduak murrizten dituen jantzirik ez ekartzea. Eta hasteko aholku bat: praka luzeak edo galtza-elastiko luzeak ekarri (urrakadak saihezteko).
Materialik behar dut?
Hasteko behar duzuna katu-oinak (zola itsaskorra duten zapatilak) eta arnesa dira (segurtasun elementua gerrikoarentzat eta non lotuta doa soka edo autoaseguroaren zinta) biak egin nahi badituzu. Ez badituzu, ez arduratu, Sputniken utziko dizkizugu.
Hauek dira materiala alokatzeko tarifak.
*Zure oinetakoen neurria 26tik gorakoa bada, katu-oinak behar dituzu.
Ba beste galdera bat sortu zait.
Eta edozein galdera izanez gero, beldurrik gabe idatzi eta erantzuna emango dizugu. 🙂
Proposatzen dizugun jarduerak ikusi
Ohiko galdera gehiago
Sekula eskalatu ez baduzu, eman izena gure jarduera gidatuetan segurtasunez gozatzeko.
Sokarekin edo autoaseguruarekin eskalatzeko txartela bat behar duzu . Txartel gorria autoaseguruarekin eskalatu dezakezula esan nahi du. Txartela eskuratzeko, sarrerako taldea edo teknikoak emango dizute autoasegoari eta arnesari buruzko informazio guztia. Txartel berdearekin sokarekin eskalatu dezakezula esan nahi du eta eskuratzeko segurtasun test bat egin beharko duzu.
Katu-oinak nahitaez erabili behar dira. Autoaseguratzaileak erabiltzeko arnesa behar duzu, eta sokarekin eskalatzeko kaskoa, soka eta balazta erdiautomatikoa. Material hori guztia aloka daiteke
3 urtetik aurrerako txikiek sarrera ordaintu behar dute. 13 urteetaraino heldu batekin sartu behar dira; 13 urtetik 15 urtetara, heldua instalazioetan egon behar da (ez da beharrezkoa rokodromo barruan egotea). 16 urtetik 18 urtetara, eskalatzen baldin badakite, ez da beharrezkoa heldu batekin egotea. Gurasoen edo tutore baten baimena sinatuta eduki behar dute.
Instalazioan sartzeko egin nahi den jarduerari buruzko beharrezko ezagutzak izan behar dira. Haurrek eskalatzen dakien heldu batekin egon beharko dute beti, edo jarduera gidatu batean parte hartu. Eskalada ezagutzeko, ikasteko eta hobetzeko, helduentzako eta haurrentzako jarduerak dituzu.
Aforo arrazoiengatik, instalazioetara sartzen diren pertsona guztiak eguneko sarrerarekin edo laguntzaile-sarrerarekin izan behar da, 3 urtetik beherako haurrek izan ezik.
Idatzi hurrengo helbidera berango@sputnikclimbing.com edo bidali whatsapp bat hurrengo zenbakira 747454264
Etorri eskalatzera