Iritsi dira oporrak, jai-egunak edo ikasturtea amaitzen da. Gustuko duguna egiteko unea da: jolastu, dibertitu eta, zergatik ez, ikasten jarraitu. Eta eskaladaren eta kirolen bidez bada, askoz hobeto!
Gure kanpalekuak hiru gai nagusiren inguruan antolatzen dira: natura, eskalada eta jasangarritasuna. Hiru ildo hauek esperientzia oso eta hezitzailea eskaintzen dute.
“Irakurtzen dugunaren %10 ikasten dugu, ikusten eta entzuten dugunaren %30, eta esperimentatzen dugunaren %80”, esan zuen William Glaserrek. Ez dago modu hoberik hori gure kanpalekuetan eta eskolarik gabeko egunetan bizitzeko.
Natura, kirola eta jasangarritasuna izango dira gure joko, tailer eta jardueren ardatzak:
NATURA. Jolasten dugu eta ingurune naturalarekin konektatzen dugu. Helburua: natura ezagutzea eta errespetatzea, utzi behar dugun aztarna bakarra gure urratsena dela deskubritzeko.
ESKALADA ETA KIROLA. Beldurrak gainditzea, taldekideengan konfiantza izatea, gorputza mugitzea, kontzentratzea eta, batez ere, ondo pasatzea. Eskalatzea hori da eta askoz gehiago: bizitzako esperientzia bat.
JASANGARRITASUNA. Ingurune naturalarekiko dugun harremana eta bizimodua markatzen ditu. Materialak berrerabiltzen ditugu eta ohitura osasungarri eta arduratsuak eskuratzeko dinamikak egiten ditugu.
Eskalatzea, noski! Baina, gainera, jolasten dugu, asmatzen dugu, kideei laguntzen diegu…
Hainbat eguneko kanpalekuetan, irteera bat egiten dugu DropIndoor Sopelan skatean ibiltzeko.
IMPORTANTE: Condiciones de reserva
Una vez realices el pago, recibirás un mail de confirmación con un enlace a un formulario de inscripción. Es obligatorio rellenar ese formulario para validar la reserva. Solo se considerará completada la reserva tras realizar este paso antes de la fecha de la actividad.
GARRANTZITSUA: Erreserba-baldintzak
Erreserba osatzeko beharrezkoa da bi urrats hauek betetzea:
